NUEVO DISEŅO
Merkataritza
Zure lokal komertzialaren proiektu integrala gauzatzen dugu. Beharrezko diren tramiteak kudeatzetik hasi (obra eta jarduera baimena) eta obra guztiz bukatu eta giltzak eskura eman arte.
Debako udaletxea
Ciclos Turbina
Barne-proiektua eta Debako udaletxeko sarrera guztiz eraberritzea
Proiektu honen oinarria igogailu bat txertatzea zen eta sarrerako eskaileraren kokapena hartu zen ardatz azterketa egiteko.Egurra, altzairu herdolgaitza, beira eta kolore grisa nahasten dira eta material hauen nahasketa horri esker, giro atsegina eta modernoa lortzen da harrizko eraikin batek guztia biltzen duelarik.
Bizikleta-denda baten proiektua eta dekorazioa
Debako bizikleta-denda bat da eta espazio erakargarriagoa eta ikusgarriagoa lortu nahi zen produktua eroslearen begietara deigarriago egiteko. Azalera gris iluna, hormak margotuta eta lehendik zegoen zeramikazko zorua estali zen material sintetiko erresistente batekin, hau ere koloreilunekoa.Guztiaargi fluoreszentearekin.Nabarmentzekoada hormaren alde batean barrualdetik argiztatutako hormairudi bikaina.
Agirre Bitxitegia
Debako udaletxea
Eibarko bitxitegi bateko dekorazio-proiektua
Eraberritze-lan honetan hormak margotutako paperarekin estali ziren eta zorua loseta formako moketarekin. Jatorrizko bitrinak mantendu ziren giro berri honetan integratuz. Hasiera-hasieratik giro klasikoa lortu nahi zen, eta altzariek pisu eta protagonismo handia hartzen dute hormetako marradun paperarekin bat eginez.
Dekorazio-proiektua
Itxura egungoagoa lortu nahi zenez, erabaki zen horma batzuetan papera jartzea motibo klasiko batekin, marra batekin eta jatorrizko elementu dekoratzaileen indarra galdu gabe, diseinuzko argiztapenarekin lagunduta.
Upategi proiektua
Upategi baten eraberritzea
Antzinako upategia da eta gaur egungo ukitua eman nahi zaio. Nuevo Diseņok egindako proiektuan fatxadan, eskaparate gisa, zulo bat egitea aurreikusi zen ikusgarritasuna lortzeko.
Zeramikazko zorua eta horma batzuetako bistako adreilua egoera onean zeudela ikusita mantendu egin ziren. Kolore gris iluna erabili zen hormetan eta sabaian ere bai. Altzariak haritzezkoak dira eta argiztapenari dagokionez, halogenoa, giro erakargarriagoa eta egungoagoa lortzen du upategi baten berezko muina mantenduz.