Upategi proiektua
NUEVO DISEŅO
Upategi baten eraberritzea
Antzinako upategia da eta gaur egungo ukitua eman nahi zaio. Nuevo Diseņok egindako proiektuan fatxadan, eskaparate gisa, zulo bat egitea aurreikusi zen ikusgarritasuna lortzeko.
Zeramikazko zorua eta horma batzuetako bistako adreilua egoera onean zeudela ikusita mantendu egin ziren. Kolore gris iluna erabili zen hormetan eta sabaian ere bai. Altzariak haritzezkoak dira eta argiztapenari dagokionez, halogenoa, giro erakargarriagoa eta egungoagoa lortzen du upategi baten berezko muina mantenduz.