Sukaldeak

Sukaldea eraberritzea
Linea garbiak eta erabateko prestazioak

Mendaroko 30 m2-ko sukalde bat da. Azalera zabala eta hormetan bi gune bereizteko aukera izan genuen: uraren gunea eta biltegiratzeko gunea. Aurrealdean gune bakartu bat dago, egosketa gunea, eta lorategira ematen di. Jangela eta sukaldea bereizten ditu. Sukaldea garbigarria den material batez estali zen, gris kolorekoa eta zoruaren kolorearekin ondo konbinatzen duena. Bi gauza nabarmendu behar ditugu, eskilarako beirategia, fumé beirazkoa, eta sarrerako atea.


Sukaldea:30m2 guztiz eraberrituta
Klasikoa eta modernoa nahasirik

NUEVO DISEÑOk sukalde zabala proposatu du, kalitatezko estetikaduna eta erabateko funtzionaltasuna eskaintzen duena. Haritzezko gainaldea duen irlak jangela eta laneko gunea bereizten ditu. Hormak sukaldea eta bainugelarako kalitate handiko berariazko materialarekin estali ziren eta jangelako zatia loredun motibo klasiko batez jantzi zen

Egurra eta arbelaren arteko nahasketa

Nuevo Diseño estudioak sukalde funtzionala proposatu zuen. Garbiketa gunea eta egosketa guneak ondo bereiztea proposatzen genuen. Giro goxoa eta erosoa lortzea bilatu genuen. Hori horrela, hormetan arbela, ebano egurra altzarietan eta zoruan egur tankerako geruzatua bezalako materialak erabili ziren. Nabarmentzekoa da horma bateko hormairudiaren ukitu koloretsua etairudikatutako gastronomia-motiboa.


Sukaldea eraberritzea
Sukaldea eraberritzea Deban

Igeltseritza lanik behar izanik gabe berritu genuen sukalde hau. Horma guztiak azulejaztuta zeuden eta zoruan zegoen zeramikazko plaketa egoera onean zegoenez, mantentzea erabaki zen. Horma guztiak sukalderako eta komunerako berezia den material batekin estali zen, erresistentzia handiko materiala eta garbigarria. Altzarien aurrealdeak, berriz, kristalezko piezekin estali ziren errazago garbitu ahal izateko. Hori horrela, espazio funtzionala, modernoa eta erabat eradaltua lortu genuen obrarik behar izan gabe.


Eraberritua obrarik gabe
Sukaldea berritzea

Proiektu honekin sukalde funtzionala lortu nahi zen eta estetika aldatzea. Banaketarako izkina egiten duten hormak aprobetxatu ziren eta bereziki suburua nabarmendu zen. Gainontzeko espazioan jangelako mahaia kokatu zen.

Sukalde berritua

Argazki gehiago
Argazki gehiago
Argazki gehiago
Argazki gehiago
Argazki gehiago
       NUEVO DISEÑO



kontaktatu
proiektuak
hasiera estudioa serbitzuak markak
Merkataritza Etxebizitza Sukaldea Altzariz jantzi