Etxebizitza
Etxebizitzen birgaitze- eta eraberritze-lanetan daukagun eskarmentuari esker, oso epe laburrean gauzatu dezakegu zure proiektua.
Proiektu eta aurrekontu pertsonalizatua egiten dugu zure etxebizitza osoaren eraberritzea edo zati batena egin nahi baduzu. Gremioak koordinatu eta gidatzen ditugu, aukeratutako enpresa guztiena. Urteak daramatzagu lanean. Aurrekontu itxiak izaten dira: igeltseritza, iturgintza, elektrizitatea, arotzeria
Donostiako apartamentua
Etxebizitza Deban
Mendaroko baserria
Atiko berritzea
Etxebizitza eraberritzea
Apartamentua
Etxebizitza berritzea
Donostiako apartamentu baten eraberritze-lanak
Donostiako erdigunean kokatutako apartamentu berri bateko logela da.
Nuevo Diseņo kontratatu zen antolamendua hobetzeko asmoz, bezeroak bi gela nahi zituen
Egindako proiektuan espazio bakar bat proposatu zen, sukaldea, jangela eta egongela bateratzen zituena, bi logelekin komunikatuta. Kolore txuria, grisa eta haritz kolore argia nahasten dira giro atsegina eta arina lortzeko.
Dekorazioa eta altzariz janztea
Debako etxebizitza bat da eta espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatzeko helburuarekin dekoratu zen eta altzariak ere irizpide horren arabera jarri ziren. Kolore txuria eta arrea nahastu direnez, giro atsegina, erosoa eta erakargarria lortu da.
Baserri osoaren eraberritzea, fatxada eta teilatua saneatzea.
Nuevo Diseņok baserri erdia birgaitzeko enkargua jaso zuen. Beheko partean harrera, komuna, egongela sukaldea eta jangela egitea proposatu zen. Nabarmentzekoa da jangela eta sukaldearen arteko banaketa egiten duen beiratea, eta ixteko jarritako gidaridun haritzezko ate handia. Baita ere 5 metroko luzera duen hormairudia, egongelari sakonera handiago ematen diona.
Lehenengo solairuan gauerako gunea proiektatu zen eta hainbat gela banatzen dira bertan. Guztiek hall handi batera ematen dute eta eskilara nagusira iristen gara. Jatorrizko egurrezko zutabe eta hagak erraz nabarmentzen dira inguru horretan.
Atikoa logela nagusi gisa eta komun pribatuarekin birgaitzeko proiektua
Espazio zabala da, sabaiak behera egiten du eta altuera desberdinak ahalik eta ondoen aprobetxatu nahi ziren
Ohea eta gau-mahaiak gelaren goialdean zeuden eta lehenengo pladurrez egindako zuloa zegoen, argi-sorta batekin eta sakontasuna sortzen zuen ispilu bat. Jantzi-armairuak hormekin bat egiten zuen biek kolore bera izatean. Nabarmentzekoa da bainugelako atea kolore griseko beiraz egina. Kolore eta argiari esker oso gune erakargarria lortzen da.
Sukaldea, bainugela eta egongela berritzea
Egongela handiagoa egitea nahi zen eta sukalde funtzionalagoa.
Egongelarekin bat egiteko korridoreko tabikea bota zen eta horrela espazio argiagoa izatea lortu zen. Etxebizitza dekoratzeko bi kolore erabili ziren; beigea eta zuria, sukaldean eta egongelan, bietan, bi guneen arteko armonia sortuz.
Debako apartamentu bat erabateko eraberritzea eta barneen diseinua
NUEVO DISEŅOk apartamentu erosoa eta funtzionala egiteko enkargua jaso zuen espazio hutsetik hasita. Sukaldea, jangela eta egongela leku bakar batean proiektatu ziren, kolore zuria eta bisoi kolorea erabili ziren. Logela nagusiak sabaia beherantz du eta jantzi-armaiura neurrira egindakoa da. Nabarmendu behar da kanpotik sartzen den argia etxebizitzaren gune garrantzitsuenetan kokatutako bi veluxei esker.
Kolore argiak eta espazio zabal eta argitsua
NUEVO DISEŅO kontratatu zen espazioaren antolamendu desberdin bat egiteko. Argi gutxiko etxea zen, bereiziki sukaldea barruko patio batera ematen zuena. Horretaz gain, sabaia oso behean zuen eta korridore batekin muga egiten zuen.
Sukaldea beste kokaleku batean egotea aurreikusi zen, etxeko gune garrantzitsuenean, egongela ondoan. Bi guneak kristalezko ate handi batek banatzen dituelarik, sabaitik zintzilikatua. Korridore luzea eta sabai faltsua desagerrazi eta zabaltasuna, erosotasuna eta argitasuna lortu genuen. Kolore zuria nagusitzen da bai egurrean bai altzarietan, sukaldean eta bainugelan, eta bisoi kolorea etxearen gainontzeko elementuetan.
NUEVO DISEŅO