Mendaroko baserria
Baserri osoaren eraberritzea, fatxada eta teilatua saneatzea.
Nuevo Diseņok baserri erdia birgaitzeko enkargua jaso zuen. Beheko partean harrera, komuna, egongela sukaldea eta jangela egitea proposatu zen. Nabarmentzekoa da jangela eta sukaldearen arteko banaketa egiten duen beiratea, eta ixteko jarritako gidaridun haritzezko ate handia. Baita ere 5 metroko luzera duen hormairudia, egongelari sakonera handiago ematen diona.
Lehenengo solairuan gauerako gunea proiektatu zen eta hainbat gela banatzen dira bertan. Guztiek hall handi batera ematen dute eta eskilara nagusira iristen gara. Jatorrizko egurrezko zutabe eta hagak erraz nabarmentzen dira inguru horretan.
NUEVO DISEŅO